Aurtengo Euskal Encounter-a Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-an (BEC) ospatuko da uztailaren 26tik (osteguna) 29ra (igandea) bitartean.
Sarreraren salneurria 42 eurokoa izango da ordainketa aldez aurretik egiten bada, eta 45 eurokoa partyan bertan.
Aurten 4.096 ordenagailu jartzeko lekua izango dugu.
Izen-emate epea zabalik!
Erreserbak otsailak 15ean, asteazkena, arratsaldeko 17.00etan irekiko dira.
Jokoak Joko onenetako txapelketak.
Ames dezakezun joko aukera zabalena eskaintzen dugu.
Zatoz ongi pasatzera!.
Erakutsi onena zarela!.
Zure zain gaude.
Izaera guztietako ekintzak ditugu festa itzali ez dadin, eta baita ere zure ordenagailua pixka bat bakean uzteko. Halanola: frikitest proba, kd eta dvd jaurtiketa epikoa, Euskalclip-a (ausartentzat), Futbol 3 gogorra edota Air Guitar mitikoa...