Aurtengo Euskal Encounter-a Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-an (BEC) ospatuko da uztailaren 22tik (osteguna) 25ra (igandea) bitartean. Partya 22ko 10:00-tan hasiko da eta 25ko 19:00tan bukatuko da.
GPS koordenadak:
N43.28683º W2.98727º
Metroz:
Ansio-ko geltokia BEC-eko sarreratik metro gutxitara dago.
Akreditazioa Uztailaren 21an, asteazkena, hasi eta 25an, igandea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
| Asteazkena 21 | 13:00 | 24:00 |
|---|---|---|
| Osteguna 22 | 08:00 | 24:00 |
| Ostirala 23 | 09:00 | 23:00 |
| Larunbata 24 | 10:00 | 23:00 |
| Igandea 25 | 10:00 | 17:00 |
Partyan lo egin ahal izango da 21ko gauean, igande gauean ordea, ezin izango da.
Euskal Encounter-ean izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu, edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.
