Anoetako Belodromo osoa izango dugu party-a ospatzeko. Pista nagusian ordenadoreentzako mahaiak eta proiektzioetarako pantaila erraldoiak jarriko dira.
Pistaren inguruan gela ugari daude hauetariko 4 lotarako erabiliko dira, 3 mutilentzako eta y 1 neskentzako. Leku arazorik ez dela egongo espero dugu, gelak oso handiak baitira.
Mutilentzako 5 dutxadun aldagela izango ditugu, eta neskentzako 1.
Hitzaldietarako gela bat izango dugu, partyko zaratak hitzaldiak oztopatu ez ditzan.
Azkenik, epaimahaiak elkartzeko beste gela bat ere izango dugu, bertan epaimahaikideek lehiaketara aurkeztutako lanak lasaitasunez aztertu ahal izan ditzaten.