Non eta noiz

Euskal-aren 10. edizioa Donostian izango da: ostenguna 25an hasiko da goizeko 10etan, eta igandea 28ko arratsaldeko 6etan bukatuko da.

Partya Anoetako Velodromoan izango da, Donostiako Amara auzoan kokatua.

Partehartzaileek 24 gauean etortzeko aukera izango dute, gauean partyan bertan lo egiteko aukera izanik. 29 goizerarte partyan bertan lo egiteko aukera ere egongo da.