Emaitzak Taldeak Arauak Sariak

Emaitzak

  1. a-L.MSI
  2. xP.se
  3. Frontline ' [EYE]
  4. Pro Pain
  5. eu4ia - neph
  6. DkS - maX
  7. GoodGame - mTw.se - C7.OK - OTG.LT

*** Oso garrantzitsua: Partehartzaileei gogorarazten diegu antolakuntzaren esku soilik CPL Summer 2003an parte hartzeko Dallas-erako bidaia eta egonaldia daudela. Partehartzaileen ardura da Estatu Batuetara bidaiatzeko beharrezko agiri guztiak prest edukitzea. Zer dokumentu behar diren ez badakizu, jar zaitez antolakuntzarekin harremanetan eta laguntzen saiatuko gara.

Taldeak

Guztira: 32 talde.

Arauak

Lehiaketa hau CPLarekin elkarlanean ospatuko da; ondoren aipatzen ditugun arauek CPLko arau-sorta osatzen dute, hau hemen irakur dezakezu.

Partehartzaileak

Parte hartuko duten talde guztiek lehiaketako lehen egunean taldea osatuko duen 6 (gehienez) jokalarien zerrenda aurkeztuko dute. Azkenik ez da adin mugarik egongo lehiaketetan parte hartu ahal izateko, baina Estatu Batuetara joateko baldintzak (17 urte gutxienez eta Estatu Batuetara bidaiatu ahal izateko dokumentuak (pasaportea, etab.)) betetzen ez dituzten taldeek diru-saria bakarrik irabazi ahal izango dute eta ez Autoberth-a, au balditzak betetzen dituen talde onenarentzat izango delarik. Dokumentu hauek antolakuntzan aurkeztu beharko dira lehiaketako lehen egunean.

Lehiaketa formatua

Lehiaketa honetako partehartzaile kopurua 32 izango da, bikoteak lehiaketa aurretik argitaratuko dugun "seeding"aren arabera zozketatuko dira.

Lehiaketa 2 fasetan zaititua egongo da:

Partiduen formatua:

Jokalariek partiduaren orduaren aurreko 20 minutuak izango dituzte PCak egokitu eta berotzeko. Talde bat partiduaren orduan ez badago jolasteko prest beste 5 minutu gehigarri izango ditu. Egoera aldatuko ez balitz, partidua galduko du bertara ez azaltzeagatik.

Partidu batek 2 zati izango ditu, taldeek zati bat CT bezala jolastuko dute eta bestea T bezala (zozketatu egingo da ordena). Zati bakoitzean 3 minutuko 15 txanda jolastuko dira. Irabazlea 13 txanda irabazten dituen lehen taldean izango da. 15eko berdintasuna gertatuko balitz, 3 txandako beste 2 zati jolastuko dira.

Mapak: de_aztec, de_cbble, de_dust2, de_inferno, de_nuke, de_train.

Bezeroen konfigurazioa.

Zerbitzarien konfigurazioa:

1.6 bertsioaren irteera ondoren erabakiko da.

Sariak

Counter Strike - 5vs5
 1 CPL Summer 2003 Autoberth + 10.000 €
 2 5.000 €
 3 2.500