Sarrera PCak Sarea Babesleak Sariak
2002 urtean zehar sare-jokuen munduak hazkunde haundia ezagutu du, jokuen industria zine industriaren gainetik kokatzera eraman duena. Talde eta jokalarien profesionalizazioak duela urte bi burugabekeria bat zirudien, baina egun hau estatu askotan errealitate bat da. Internet hornitzaileak, hardware garatzaileak, denda-kateak eta informatikako hainbat arlo sare-jokuak ulertzeko modu berri hau bultzatzen ari dira: e-kirolak.
Euskal 6an (aurreko mendea, k.o. 1998) estatuko lehen sare-jokuen lehiaketa ospatu genuen. Quake izenak gogorapenak ekarriko dizkizu, baina Duke Nukem 3D gogoratzen al duzu? ;-P Guk bai! 5 urte ondoren eta sare-jokuen eboluzioa ikusirik aurrerapausu bat ematea erabaki dugu estatuko party batean ospatuko den lehen lehiaketa profesionala antolatuz.
Lehen urtea denez eta esperientzia berritzaile bat denez, bi joku bakarrik erabiltzea erabaki dugu. Aukeratuak Counter Strike eta Unreal Tournament 2003 izan dira. Orduetan zehar eztabaida genezake erabili beharreko jokuei buruz, baina egun hauek dira nazioartean eragin handiena dutenak eta horregatik egon behar dute gure lehiaketan. Esperientzia ona izatea espero dugu hurrengo partyan joku gehiago sartu ahal izateko.
Berdintasun egoera batean jolastuko da, sare lokalean eta antolakuntzak jarritako azken generazioko PCetan. Joku sistema eta arauak partehartzaileekin adostuko dira. Trebeziak eta ez beste ezerk ez ditu irabazleak erabakiko :-D
Azken belaunaldiko 60 izango ditugu, makinek jokuan eraginik ez izateko konfiguratuak. PCen konfigurazioa jakin bezain laster bertan plazaratuko dugu.
Ordenadoreek WindowsXP izango dute, azken service pack, kontrolatzaile eta refresh rate fix-ekin. Eztabaida-lekuan hari bat zabalduko da jokalariek beharko lituzketen kontrolatzaileak eska ditzaten (teklatua, arratoiak eta burutresnak).
Sarea partyko sare orokorretik bereizia egongo da guztiz. Bere topologia egongo diren PC kopurua jakin bezain laster emango dugu.
Diruaz gainera, irabazleek gure babesleek emandako hardware, software, etab. jasoko dituzte.
|
|||||||||
|
|||||||||