Euskal Encounter 12 - BEC Bizkaia 2004 join the family!
Azken eguneraketa: 2004-abu-31

GameGune 2004 CPL Qualifier

Izen-ematea Arauak Sariak

Aurkezpena

GameGunea Euskal Encounter-eko joku profesionalen gunea da. Aurtengoan Counter Strike 5vs5 lehiaketa bakarrik izango dugu eta 32.000€ saritan emateaz gainera CPL Summer 2004-rako klasifikatorioa izango da.

GameGuneari buruzko informazio osoa izango duen webgunean lanean ari gara. Bertatik ekitaldiaren jarraipen osoa egin ahal izango duzu baita ere. Webgunea prestatzen dugun bitartean hemen duzue IRC naiz posta elektronikoz egindako galdera gehienak argitzeko informazioa. Dudarik baduzue gurekin harremanetan jar zaitezte.

Izen-ematea

Edozein taldek, bere kideen nazionalitatea edozein dela ere, partehar dezake GameGune 2004an. Counter Strike-eko lehiaketan partehartzeko interesa duten talde denak gurekin harremanetan jarri behar dira, taldearen azken urteko eboluzioa ahalik eta xehetasun gehienarekin azalduz. Interesatutako taldeen artetik bilakaera onena duten 32 taldeak aukeratuko dira GameGune 2004an parte har dezaten.

Arauak

Lehiaketa hau CPL-arekin elkarlanean ospatzen da. Hortaz, ondorengo oinarrizko arauak CPL-ko "ruleset"-arekin konplementatzen dira. "Ruleset"-a hemen ikus dezakezu.

Partehartzaileak

Parte hartuko duten talde guztiek lehiaketako lehen egunean taldea osatuko duten 6 (gehienez) jokalarien zerrenda aurkeztuko dute. Azkenik ez da adin mugarik egongo lehiaketetan parte hartu ahal izateko, baina CPLan partehartzeko baldintzak (17 urte gutxienez eta Estatu Batuetara bidaiatu ahal izateko dokumentuak (pasaportea, etab.)) betetzen ez dituzten taldeek diru-saria bakarrik irabazi ahal izango dute eta ez Autoberth-a, hau balditzak betetzen dituen talde onenarentzat izango delarik. Dokumentu hauek antolakuntzan aurkeztu beharko dira lehiaketako lehen egunean.

GameGune-rako sarreraren prezioa 30€ izango da partehartzaile bakoitzeko eta partyrako sarrera ematen du ere; hortaz partehartzaileek partyan lo egin ahal izango dute eta baita PCarentzako leku bat erreserbatu oraindik lekurik baldin badago.

Ohar garrantzitsua infilter-en erabilpenari buruz: talde batek qualifier bat irabazten duenean, bere jatorrizko taldeko 2 jokalari alda ditzake bakarrik. Taldearen alineazioa alda daiteke betiere gutxienez talde irabazlearen 3 jokalari mantentzen badira.

CPL-rako Autoberth-a dutenek soilik dirusaria irabazi ahal izango dute, autoberth-a GameGune 2004-an klasifikatutako hurrengoari emango zaiolarik.

Lehiaketa formatua

Lehiaketa honetako partehartzaile kopurua 32 izango da, bikoteak lehiaketa aurretik argitaratuko dugun "seeding"aren arabera zozketatuko dira.

Lehiaketa 2 fasetan zaititua egongo da:

  • Talde fasea: partehartzaileak 4 ekipoko 8 taldetan banatuko dira. Talde bakoitza bere taldeko gainerako taldeen kontra neurtuko da. Talde bakoitzeko lehen biak pasako dira hurrengo fasera. Berdinketak emaitza onargarriak dira. Puntu-berdinketen kasuan txanda diferentzia izango da erabakiorra; diferentziarik ez badago deserberdinketa partidu bat jokatuko da.
  • Bracket fasea: eliminazio bikoitzera jolastuko da, hau da, talde baten bi partidu galdu beharko ditu lehiaketatik kanporatua izateko.

Partiduen formatua:

Jokalariek partiduaren orduaren aurreko 20 minutuak izango dituzte PCak egokitu eta berotzeko. Talde bat partiduaren orduan ez badago jolasteko prest beste 5 minutu gehigarri izango ditu. Egoera aldatuko ez balitz, partidua galduko du bertara ez azaltzeagatik.

Partidu batek 2 zati izango ditu, taldeek zati bat CT bezala jolastuko dute eta bestea T bezala (zozketatu egingo da ordena). Zati bakoitzean 3 minutuko 12 txanda jolastuko dira. Irabazlea 13 txanda irabazten dituen lehen taldean izango da. 15eko berdintasuna gertatuko balitz, 3 txandako beste 2 zati jolastuko dira.

Mapak: de_cpl_mill, de_cbble, de_dust2, de_inferno, de_nuke, de_train.

Bezeroen konfigurazioa.

  • PCak: azken generazioko 60 PC izango ditugu espezifikazio tekniko berdinekoak gutziak. Makinek Windows XP izango dute, azken service pack, refresh lock fix, mouse accel fix eta partehartzaileek eskatutako driver-ekin (honetarako helbide hau erabili). Jokalariek beraien kasko, arratoi eta alfonbrillak ekarri beharko dituzte.
  • Counter Strike: CPLko GUI ofiziala erabiliko da GameGune 2004rako egokitua, deskargarako hemen egin klik.

Sariak

Counter Strike - 5vs5
1 CPL Summer 2004 Autoberth + bidaia eta egonaldia Dallasen 18.000€ balioarekin + 8.000 €
2 4.000 €
3 2.000 €

*** Diru-sariei dagozkien erretentzioak egingo zaizkie eta lehiaketa bukatu eta ondorengo 6 hilabeteen buruan ordainduko dira.

*** Antolakuntzak soilik bidaia eta egonaldiaren gastuak ordainduko ditu. Partehartzaileen ardura da EEBBetara bidaiatzeko paper denak prest edukitzea. Hala izango ez balitz Autoberth-a hurrengo klasifikatuarentzako izango da.

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Partyaren extraneta

Erabiltzaileak: 12929

Izen-emateak: 395

Itxaron zerrenda: 45

Erreserbak: 18

Konfirmatuak: 2597

Okupazio mapa

Babesleak

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
CPL Summer 2004 Extreme Championship
Euskalamiga Party System 1.0.1

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!