GameGune - Euskal Encounter-eko joku lehiaketa
* Berriak * Informazioa * Txapelketak * Klasifikatorioak * Aurreko edizioak

Babesle ofizialak

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une
SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Taldeen zerrenda eguneratua - 2004-uzt-19

Zenbait taldek etorri ezin dutela-eta, taldeen zerrenda eguneratu dugu. Ikus ezazu zerrenda esteka jarraituz.

Gonbidatutako taldeetan aldaketak - 2004-uzt-02

PENTAGRAM.conneXion, exotic eta against all authority taldeek GoodGame, m5team (dagoeneko CPLrako klasifikatu dira eta ezin dute beraz beste klasifikatorio batean partehartu) eta Drake (ezin izango dute bidaiatu beraien babesleekin arazoak direla-eta) taldeak ordeztu dituzte gonbidatutako taldeen artean.

Klasifikatorio berria - 2004-uzt-02

Dagoeneko Sevillako klasifikatorioaren ordezkoa lortu dugu. Oviedon izango da LaCrYptan; xehetasunak klasifikatorioen orrian dituzu.

Sevillako klasifikatorioa bertan behera - 2004-eka-30

GameGuneko antolakuntzarekin erlaziorik ez duten arazoak direla-eta, Sevillako klasifikatorioa ez da ospatuko.

Bere ordez beste klasifikatorio bat egoteko lanean ari gara; hala ez balitz leku hori beste 4 klasifikatorioetako batean emango genuke. Honen inguruan berririk izanez gero lehen bait lehen jakinaraziko dizuegu.

Gonbidatutako taldeen zerrenda berria - 2004-eka-24

HS, EYE, mysod eta evermore taldeek ez dute beraien gonbidapena garaiz konfirmatu.

Gonbidatutako talde berriak: iTs.PvP, pro-Gaming, e-motion eta Stellar GL.

Zerrenda eguneratzen jarraituko dugu beste aldaketarik balego. Beti dago esperantza...

Ia talde denak konfirmatuta - 2004-eka-21

Gonbidatutako ia talde denak konfirmatuta ditugu jada. Ekainaren 24an slot-ak libratuko ditugu talderen batek bere partehartzea ziurtatu ez badu.

GGko leku berria plazaratua - 2004-eka-16

GameGuneko atalerako webgunearen itxura berri bat presatu dugu. Informazio gehigarria interesgarria izango zaizuela espero dugu.

Lista de equipos GameGune 2004 - 2004-eka-08

Acabamos de publicar los equipos que competirán en la GameGune 2004.

Los 5 equipos restantes saldrán de los siguientes clasificatorios:

Clasificatorio Palma de Mallorca (Lan)
Clasificatorio Bilbao (Lan)
Clasificatorio Sevilla (Lan)
Clasificatorio Tenerife Masters (Lan)
Clasificatorio Juegos21 (Online)

GameGune 2004 GUI by Sonos - 2004-eka-08

Aurreko urtean bezala, Sonosek Counter-Strikerako interfaze grafikoa prestatu du GameGune 2004rako.

Jar ezazu zure Steam-a CPL-ko ezarpen ofizialekin eta GameGune 2004ko itxurarekin!

CPL-ko stand-en gunerako sarrera doan - 2004-mai-24

Dallas-en (EEBBak) ospatuko den Cyberathlete® Extreme World Championships-era joan nahi baduzu, Stand-en zonara sartzeko sarrerak doan lor ditzakezu hemen.

CPLa Uztailaren 28tik Abuztuaren 1era ospatuko da eta bertan GameGuneko irabazleak parte hartuko du.

GameGuneko 3 partehartzaile joku-komunitateak sarituak - 2004-ots-16

Asteburu honetan argitaratu da esReality-ren 2003ko Counter Strike, UT2003 eta Quake3-ko jokalari onenen zerrenda.

Sari hauek e-kirolen munduko webgune garrantzitsuenen bidez egindako bozketan erabakitzen dira: Cached.net, ClanBase, Cyberfight, Gamer.TV, Gamers.nu, Radio iTG eta desagertutako shackES.

Sarituen artean Euskal Encounter-eko hiru partehartzaile aurkitzen dira. Counter Strike-ko lehiaketan mtw.se taldean jolastu zuen SpawN eta Lauke eta Forrest, UT2003ko lehiaketako lehen eta bigarrenak.

Ez dago batere gaizki, Quake3-ko lehiaketarik ez zela egon kontutan harturik. ¡4tik 3!

FAQ | Harremanetan jarri

Web estandarrak betetzen dituzten arakatzaileentzako prestatua