|
General info Hitzaldietako grabaketak eskuragarri |
2004-Aug-30
Euskadi Digitaleko EnRedAndo saioaren laguntzari esker, Euskal Encounter 12ko hitzaldietako grabaketak deskargatu ditzakezue.
|
Games Jokuetako eta GameGuneko emaitzak prest |
2004-Jul-30
Joku lehiaketetako emaitzak plazaratu ditugu.
|
Free Software Softlibre eta gamedev emaitzak plazaratuak |
2004-Jul-30
Real Time Battle, Scripting, Hackit eta Gamedev lehiaketetako emaitzak prest daude jada.
|
Scene Lanetarako estekak konponduak |
2004-Jul-29
Lan gehienetarako estekak zuzenak dira orain.
|
Scene Lehiaketako emaitza ofizialak |
2004-Jul-25
Prest!
|
Games WC3 arauak plazaratuak |
2004-Jul-21
WC3 arauak plazaratu ditugu.
|
General info Extranet-a "itxia" |
2004-Jul-20
Interneteko gure zerbitzari arrunteko extraneta "itxi" egin dugu. Ezin duzue aldaketarik egin hemendik aurrera.
Partyan bazaude, bertako intraneta erabili behar duzu lehiaketetara apuntatu eta azken berriak irakurtzeko. www.ekparty.org
|
General info Parking-a eta ordenadorea deskargatzea |
2004-Jul-19
Jakinarazten dizuegu 21ean zehar 6. pabiloirako sarrera (parking-a) doakoa izango dela, eta beraz ordenagailuaren deskarga bertara sartuz egin ahal izango duzuela.
22tik aurrera parking-erako sarrera ordaindu egin beharko da (kotxea ateratzen den bakoitzean 6 euro), eta kotxea ordenagailua deskargatzeko bakarrik sartu nahi baduzu eta 6 euro horiek ordaindu nahi ez badituzu kotxea BECaren kanpoan utzi beharko duzu.
Gogoratu ordenagailuak deskargatu aurretik sarrera eskuratu behar duzuela akreditazio gunean, horretarako Ansio metro geltokiko oinezko sarreratik sartu beharko duzue.
21ean goizeko 10etatik aurrera akreditatu ahal izango duzue.
|
Hardware MODCASE-ko sariak argitaratuak |
2004-Jul-19
MODCASE lehiaketaren behin betiko sariak ditugu iadanik. Aurten moddingeko munduan oso ezaguna den REVOLTEC etxeak jarriko ditu. Sari guztiak hurrengo estekan ikus ditzazkezue.
|
General info Barakaldoko zerbitzuen mapa |
2004-Jul-19
Barakaldoko mapa bat bertako denda eta bestelako zerbitzuekin prestatu du Azkonek.
|
Games Painkiller-reko arauak prest |
2004-Jul-19
Painkiller-eko arauak prest daude jada.
|
General info Nola iritsi BEC-era |
2004-Jul-19
Azalpen batzuek gehitu ditugu partyra garraio publikoan etorri nahi dutenentzako.
|
General info Euskal Encounter 12a mundura konektaturik |
2004-Jul-16
Gaur arratsaldeko lauak aldera Euskaltel eta Euskal Encounterraren antolakuntzako teknikarien lanari esker, internetera konektatuak gaude jada.
|
Scene Epaimahai aukeraketa bozketa hasi da |
2004-Jul-12
Eszena eta Modding-eko epaimahaiak osatuko dituzten kideak bozkatu daitezke jada. Zuen botia extranet-aren bidez eman dezakezue.
Bozketa igandean amaituko da.
|
General info Aparkalekua |
2004-Jul-09
Azkenik, zuen kotxea aparkatzeko leku merke eta hurbil bat izango dugula konfirma dezakegu.
Informazio osoa instalazioen orrian duzue.
|
General info Merchandising-a |
2004-Jul-09
Partyan bertan erosi ahal izango duzuen merchandising-ari buruzko informazioa duen orri bat presatatu dugu.
Gaiak zuen gustokoak izango direla espero dugu!
|
Scene Botazio orria eguneratua |
2004-Jul-09
Bozketei buruzko orria eguneratu dugu, epaimahaien aurkezpen bileraren informazio eguneratuarekin. Bilera hau osteguna 22an 13:00etan izango da.
Kontutan izan ezazue bilera horretara etorri ezin izatea ez dela arazoa epaimahaietan parte hartzeko.
Epaimahaietako kide izateko apuntatzeko epea datorren igandean (11) bukatzen da, beraz apunta zaitezte lehen bait lehen! zuen esku dago epaimahai plural eta on batzuek eduki ahal izatea.
|
General info Taberna zerbitzua partyan |
2004-Jul-08
Taberna zerbitzua izango dugu partyan zehar. Bere ordutegia 7 t'erditatik gaueko 12tara izango da.
|
General info Partyko programa plazaratua |
2004-Jul-08
Azkenik partyko programa plazaratu dugu. Eman iezaiozu begirada bat azken momentuan sopresarik ez izateko. Gogoratu partyan zehar intraneta begiratu beharko duzula azken momentuko berriak jakiteko.
|
Free Software GNU/Linux install partya |
2004-Jul-08
Aurtengo GNU/Linux install partyari buruzko informazioa prest dago jada.
Edizio honetan, ohi den bezala, linuxero adituen laguntza erreferente berri bat izatea espero dugu, jende gehiagok GNU/Linux sistema bat ezagutu eta erabiltzen ikas dezan.
|
Games Dance Dance Revolution-erako arauak |
2004-Jul-07
Dance Dance Revolution lehiaketarako arauak prest ditugu jada. Parte hartuko duzuela espero dugu!
|
Free Software Software Libre bazkaria |
2004-Jul-07
Prest dago jada larunbata 24ean ospatuko den Software Librearen bazkariari buruzko informazioa. Bazkarirako 13:30tan bilduko gara akreditazio aurrean, bazkaria izango den garagardotegian 14:00tarako egoteko.
|
General info Hitzaldi berriak |
2004-Jul-07
Zenbait hitzaldi berri gehitu ditugu gure aurtengo programan.
Lehenengoa SPRIk emango duen hitzaldi bat da, ekintzaileei laguntzeko beraien programa berriari buruz. Zure enpresa propia sortzeko asmotan bazabiltza, Ekintzaile programari buruzko beraien hitzaldia oso interesgarria izango zaizu (ostiral goizean).
Bestalde, gure artean GNU Españako Nacho González izango dugu, Software Librea, GNU Proiektua eta Copyleft-ari buruzko zenbait hitzaldi emateko, ostegun, larunbat eta igande goizean.
|
General info Sarea eta ordenagailuen segurtasuna garrantzitsuak dira |
2004-Jul-02
Dagoeneko jakingo duzuen bezala, partyko sare lokala funtsezkoa da jarduera asko aurrera eramateko.
Hau dela eta, Zer ekarri atalean zenbait aholku oso garrantzitsu jarri ditugu ordenagailuen segurtasunari buruz. Irakurtzea biziki gomendatzen dizuegu.
Era berean, arau orokorrak ere eguneratu ditugu, azalduz, sare lokala erasotu edo hau ondatzea partytik kanporatua izateko arrazoia dela.
|
General info Hitzaldiak |
2004-Jun-30
Aurten izango ditugun hitzaldien programa plazaratu berri dugu. Ikus dezakezuen bezala, aurtengoan programa nahiko kargatua dator eta gai desberdin askorekin.
|
Scene Demotarako tamaina muga zabaldua |
2004-Jun-29
Azkenaldian Europan ospatutako beste demo lehiaketen arauak kontutan hartuz (Breakpoint, ...) demo lehiaketen tamaina-muga 14 Mb-tara zabaltzea erabaki dugu.
|
General info Monitore alokairua eta takillak |
2004-Jun-24
Monitore alokairu eta takilletarako eskaerak uztailaren 2a arte bakarrik onartuko ditugu.
Zerbitzu hauetakoren bat erabili nahi baduzu lehen bait lehen egin zure eskaera.
|
Scene Gonbidapen demoa argitaratua |
2004-Jun-23
rgba demo taldeak aurtengo gonbidapen demoa argitaratu berri du. Demoa Windows eta Linux/i386 inguruneetan ibiltzen da.
Gustatuko zaizuela espero dugu!
|
General info Partyko render-ak eguneratuak |
2004-Jun-21
Euskal Encounter 12ak izango duen itxuraren render-ak eguneratu digutu azken aldaketak beraietan erakutsiz.
Aldaketa nabarmenena leku eta pantailen 90 graduko biraketa da.
|
Scene ppg eta ZonaN-ren flash gonbidapena |
2004-Jun-16
PowerPuffGirls eta Zona Neutra taldeek Euskal 12rako flasheko gonbidapen bat prestatu dute. Gonbidapenak 5,4 Mbyte ditu.
2 Mbyte bakarrik dituen kalitate baxuko bertsioa hemen duzue.
|
GameGune GGko leku berria plazaratua |
2004-Jun-16
GameGuneko atalerako webgunearen itxura berri bat presatu dugu. Informazio gehigarria interesgarria izango zaizuela espero dugu.
|
General info Eszena eta modding-erako epaimahaiak |
2004-Jun-14
Eszena edo modding lehiaketetarako epaimahaietan parte hartu nahi duzuenok apuntatzeko aukera duzue uztailaren 12a arte extranetaren bidez, eszena atalaren barrutik.
Aurtengoan Demo, Musika, 2D grafiko, 3D grafiko eta modding epaimahaiak izango ditugu.
Kontuan har ezazue eszena eta modding lehiaketen emaitza erabakiko duten epaimahaiak orain apuntatzen zaretenon artetik aukeratuko direla uztailaren 12tik aurrera. Oso garrantzitsua da lehiaketetan interesatutako denok apuntatzea eta ondorengo bozketan parte hartzea, ahalik eta epaimahai orekatuenak izan ditzagun.
|
General info Irispide eta alojamendu mapa |
2004-Jun-11
Azkon-ek Barakaldoko mapa bat prestatu du, BEC-era errepidez nola iritsi erakusten duena eta baita herrian dauden hotel eta hostal guztiak erakusten dituena ere. Mapak 2,7 Mb okupatzen ditu.
|
GameGune Lista de equipos GameGune 2004 |
2004-Jun-08
Acabamos de publicar los equipos que competirán en la GameGune 2004.
Los 5 equipos restantes saldrán de los siguientes clasificatorios:
Clasificatorio Palma de Mallorca (Lan)
Clasificatorio Bilbao (Lan)
Clasificatorio Sevilla (Lan)
Clasificatorio Tenerife Masters (Lan)
Clasificatorio Juegos21 (Online)
|
GameGune GameGune 2004 GUI by Sonos |
2004-Jun-08
Aurreko urtean bezala, Sonosek Counter-Strikerako interfaze grafikoa prestatu du GameGune 2004rako.
Jar ezazu zure Steam-a CPL-ko ezarpen ofizialekin eta GameGune 2004ko itxurarekin!
|
General info Eszenako lekuen desblokeaketan aldaketak |
2004-May-31
Arazo teknikoak direla-eta, ezin izango ditugu eszenarako lekuak bihar desblokeatu. Hau dela eta, desblokeaketa ekainaren 2an, asteazkena, egingo dugu, eguardiko 12:30tan.
|
Scene Java murrizpenak zuzenduak |
2004-May-31
Lehiaketako makinako deskribapena eta Demo lehiaketako arauak eguneratu ditugu Java aplikazio natiboak aurkez daitezkeela argi uzteko.
|
Free Software Scripting lehiaketako arauak prest |
2004-May-27
Scripting lehiaketako arauak plazaratu ditugu, sariekin batera.
Aurtengoan Euskal 9ko lehiaketa formatua berreskuratu dugu; espero dugu gustokoagoa izango duzuela.
|
Free Software HackIt eta Real Time Battle lehiaketen sariak |
2004-May-27
Real Time Battle eta HackIt lehiaketetako informazio-orriak eguneratu digutu emango ditugun sariak gehituz.
|
General info Partyko sareari buruzko behin-behineko informazioa |
2004-May-26
Aurten izango dugun sare lokala eta zerbitzariei buruzko behin-behineko informazioa plazaratu dugu.
|
GameGune CPL-ko stand-en gunerako sarrera doan |
2004-May-24
Dallas-en (EEBBak) ospatuko den Cyberathlete® Extreme World Championships-era joan nahi baduzu, Stand-en zonara sartzeko sarrerak doan lor ditzakezu hemen.
CPLa Uztailaren 28tik Abuztuaren 1era ospatuko da eta bertan GameGuneko irabazleak parte hartuko du.
|
General info Eszenako lekuen desblokeaketa |
2004-May-19
Eguneratua
Gainerako lekuen okupazio-maila altua dela-eta, eszenarako erreserbatutako azken 3 lerroak astelehen honetan bertan desblokeatzea erabaki dugu, goizeko 12:30tan.
Gainerako lekuak ekainaren 1ean desblokeatuko ditugu duela egun batzuk iragarri genuen bezala.
|
Games Counter-Strike-erako arauak |
2004-May-10
Counter-Strike-eko amateur lehiaketarako arauak plazaratu berri ditugu.
|
General info Eszenarako lekuen desblokeaketa |
2004-May-10
Ekainaren 1ean, goizeko 12:30tan eszenarako erreserbatutako lekuetatik okupatu gabe jarraitzen dutenak desblokeatu egingo ditugu.
Momentu horretati aurrera edozein partehartzailek aukeratu ahal izango ditu leku horiek. Leku aldaketa edozein momentuan egin dezakezue extranetaren bidez.
|
General info Erakuslekuak Euskal 12an |
2004-May-05
Euskal Encounter 12an enpresa eta dendek erakuslekuak izateko kondizioak zehaztu berri ditugu. Esteka jarraituz ikus ditzakezu.
|
Games Joku lehiaketentzako arau orokorrak |
2004-May-05
Amateur joku lehiaketentzako arau orokorrak argitaratu ditugu.
|
Games EE12rako joku proposatuak |
2004-Apr-29
Behean duzue EE12rako konfirmatuak dauden joku amater-en zerrenda. Lehiaketaren bat gehiago egin nahi dugu eta beraz zerrenda itxi gabe dago, baina ez askoz ere gehiago denbora arazoak direla-eta.
Konfirmatutako jokuak:
CS, 32 talde
WC3 Frozen Throne, banakakoa, 64 leku
Need for Speed Underground, banakakoa, 64 leku
Dance Dance Revolution, banakakoa, 64 leku
Re-Volt, banakakoa, 64 leku.
Call of Duty, 16 talde.
Gainera, lehen pertsonako tiroketa joku bat egongo da, oraindik erabaki gabe dagoena, eta aztertzen ari garen beste aukera batzuek.
|
General info Arau orokorrak eguneratuak |
2004-Apr-29
Partehartzerako arau orokorrei gehikuntza bat egin diegu, abisu edo warning-erako arrazoi bat gehiago gehituz. Arrazoi berria sare lokaleko switch-en manipulazioa edo kableen portu-aldaketa da.
Honen arrazoia aurreko urtean izandako arazo batzuek dira: sare-bideen bikoizketa eta sare-bigiztak, batez ere. Arazo hauek antolakuntzakoa ez zen jendeak switchak manipulatu zituelako gertatu zirela uste dugu eta aurtengoan horrelakorik ez gertatzea espero dugu. Gogoratu sare konexioarekin arazorik baduzue partyak teknikari batzuek dituela hauek konpontzeko.
Milesker zuen laguntzagatik.
|
General info Monitoreen alokairua partyan |
2004-Apr-28
Aurtengoan monitoreen alokairu zerbitzu bat izango dugu partyan bertan, XLAN-ek eskeinia. Monitoreak 17"-ko Samtron 76E-ak izango dira eta prezioa 30 euro izango da.
Beharrezkoa da monitorearen eskera partyko extranet sistematik egitea, monitore kopurua mugatua baita eta hauek eskaera-ordenean esleituko baitira.
|
Free Software Linux Software Libre-ra berrizendatua |
2004-Apr-27
Aurtengoan Linux atalaren izena Software Libre izenarengatik aldatzea erabaki dugu.
Real Time Battle eta Hack It lehiaketetako arauak plazaratu ditugu atal hau martxan jartzeko.
|
Misc Joku garapen lehiaketa |
2004-Apr-27
Joku garapen lehiaketako arauak eskuragarri daude jada. Lehiaketa hau aurten lehenengo aldiz egingo da.
|
Misc Modding atala prest |
2004-Apr-27
Modding atalari buruzko informazioa prest dugu jada. Aurtengoan bi lehiaketa izango ditugu; bat errendimenduarekin erlazionatutako aldakuntzetarako eta bestea itxura-aldaketetarako.
|
General info Izenemate-orriko zona |
2004-Apr-21
Izen-emateak kudeatzen dituen softwarearen errore bat dela-eta, denbora batean zehar zona informazioa gaizki gorde da datu-basean.
Zuen izen-emate orrian zona ondo dagoen begiratzea eskatzen dizuegu, zona mapak erakusten duen informazioa ahalik eta zuzenena izan dadin.
Milesker!
Eguneraketa: denon zona ezabatu dugu, informazio okerrik egon ez dadin. Arren, edita ezazue zuen izen-emate orria zona aukeratzeko. Milesker.
|
General info Erreserbak egin daitezke jada |
2004-Apr-15
Erreserba sistemak erreserbak egitea uzten du jada.
|
Scene Nazioarteko eszenarako aurkezpena |
2004-Apr-05
Euskal eta eszena atalari buruzko aurkezpen bat prestatu dugu nazioarteko eszenakideentzako.
Helburua informazio garrantzitsuenaren laburpen bat edukitzea da, eszenakideek Euskal-a ezagutu dezaten eta bertara etor daitezen.
|
General info Partyko areto nagusiko render-ak |
2004-Apr-02
Aurtengoan izango dugun lekuari buruzuko gutxi-gora beherako ideia izan dezazuen, render batzuek prestatu ditugu.
Hauekin mapari buruz izan dituzuen galdera gehienak erantzutea espero dugu.
|
General info Erreserben onarpen hasiera-data |
2004-Apr-01
Erreserbak apirilaren 15etik aurrera egin ahal izango direla gogorarazten dizuegu; eguerdiko 12tatik aurrera, hain zuzen.
Erreserba egiteko momentuan arazorik izan ez dezazuen, aurretik erabiltzailea sortu, izen-emate datuak bete eta taldeka antolatzea gomendatzen dizuegu.
Gogoratu aurreko urtetik erabiltzailea baldin baduzue ez duzuela berri bat sortu beharrik.
|
Scene Eszenari buruzko informazioa prest |
2004-Mar-31
Eszena atalari buruzko informazioa prest daukazue dagokion atalean.
Bertan aurten izango ditugun lehiaketak, hauen arauak, sariak, lehiaketarako ordenadorearen datuak eta beste datu interesgarriak ikus ahal ditzakezue.
|
General info Animo Durango Party! |
2004-Mar-25
Askok jakingo duzuenez, aurten ez dugu Durango Partyrik izango, Estatuko lehen mailako party eszener bat. Asko sentizen dugu hau hala izatea, hasieratik lagundu baitugu Durango Partya eta egun ere hortan baidiardugu.
Asociación Cultural Informática de Durango-ko kideei animoak bidali nahi dizkiegu momentu gogor hauetan. Datorren urtean Durango Partya berriro ere gure artean edukitzea espero dugu eta horretarako orain arte bezala gure laguntza izango dutela jakitea nahi dugu.
Azkenik, gure eskerrona adierazi nahi diegu aurreko ediziotako antolakuntzarako egindako lanarengatik, beraietan Euskaleko antolakuntzako kideek eta eszener askok momentu oso onak pasa baititugu.
|
General info Partehartzaileentzako arau orokorrak |
2004-Mar-22
Partehartzaileek partyan zehar bete beharko dituzten arauak jarri ditugu, hauek puskatzen direnean hartuko diren neurriekin batera.
Arren, bete itzazue arauak; denon onurarako izango da-eta.
Milesker.
|
Misc PcCity Party berriak |
2004-Mar-22
Berri batzuk jaso ditugu PcCity Partyaren inguruan:
Martxoaren 26an Abraham Olano, munduko bideko fondoko garailea, egongo da PcCity Partyan autografoak firmatzen 18:00-tik 21:00-ra. Era berean 3 bizikleta oparituko dizkie Fujitsu Siemens markako ordenadore bat erosten duten lehen 3 bezeroei.
Bestalde, 2004 Modding Partyko partehartzaileek ekitaldiko babesleen produktuetan deskontuak izango dituzte (Intel, Advent, Fujitsu Siemens, LG, Hércules, Saphire, Logitech, Plantronics, Shuttle eta Creative)
PcCity Partya martxoaren 26an hasiko da San Sebastián de los Reyes-en. Informazio gehiago:
|
General info Informazio orokorra prest |
2004-Mar-18
Party-ari buruzko informazio orokorra jarri berri dugu: lekua, datak, azpiegiturak eta bestelako datu interesgarriak.
|
Misc Retroinformatika interes taldea |
2004-Mar-16
Retroinformatikarako interes taldea sortu da Euskaleko partehartzaileen artean, batez ere 8bit-eko ordenadoreen jarraitzaileek osatua.
Hemen ikus dezakezue aurkezpena gazteleraz.
|
General info Webgunearen diseinu berria |
2004-Mar-15
Aurtengo webgunearen diseinu definitiboa martxan jarri berri dugu. Diseinu berria arakatzailearen lehio tamainara egokitzen da, aurrekoaren zabalera-finkoko murrizpenak gaindituz.
Webgune berria gustatuko zaizuela espero dugu :)
|
General info Euskal Encounter 12ren lekua |
2004-Mar-10
Jadanik baieztatu dezakegu aurten Euskal-a Barakaldon ospatuko dela, Bilbao Exhibition Centre berrian.
Gogoratu erreserbak apirilaren 15etik aurrera egin ahal izango direla.
Bestalde, hilabete bukaerarako webgune berria jarriko dugu martxan, diseinu erakargarriago batekin eta 12. edizioari buruzko informazio osoarekin.
|
General info PcCity Modding Party - Euskal Encounter 12 lankidetza-hitzarmena |
2004-Mar-10
PC CITY MODDING PARTYren deialdiak eragin duen interesa dela eta, lankidetza-hitzarmen bat sinatu da Euskal Encounter 12arekin:
Euskal Encounter-ek 20 sarrera eskaini ditu Uztailean izango den ediziorako, eta Euskal-en modding-arduradunak epai-mahaiko kide aditu gisa hartuko du parte PC City Modding Partyn.
Horregatik, jakinarazten dizuegu sari gisa 10 sarrera emango dizkiegula lehenengo 10ei, epaimahaiaren irizpidearen arabera, eta beste 10ak parte-hartzaile guztien artean zozketatuko direla...
|
Scene Euskal 11ko lana Europako onenen artean |
2004-Feb-19
Euskal Encounter 11ko demo irabazlea, Mankind taldearen "Grafikal Jihad", Scene.org Awards-etarako izendatua izan da, grafiko onenen kategorian. Gainera, Spontz (Euskal 11an demotan 2.ak) taldearen demo bat Breakthrough Performance kategorian izendatua izan da.
Scene.org Awards sariak urtero adituen epaimahai batek esleitzen dituen sariak dira. Sariak Breakpoint-en banatzen dira.
Stravaganza, Boah eta rgba taldeak aurretik izendatuak izan diren Euskaleko beste partehartzaileak dira.
|
GameGune GameGuneko 3 partehartzaile joku-komunitateak sarituak |
2004-Feb-16
Asteburu honetan argitaratu da esReality-ren 2003ko Counter Strike, UT2003 eta Quake3-ko jokalari onenen zerrenda.
Sari hauek e-kirolen munduko webgune garrantzitsuenen bidez egindako bozketan erabakitzen dira: Cached.net, ClanBase, Cyberfight, Gamer.TV, Gamers.nu, Radio iTG eta desagertutako shackES.
Sarituen artean Euskal Encounter-eko hiru partehartzaile aurkitzen dira. Counter Strike-ko lehiaketan mtw.se taldean jolastu zuen SpawN eta Lauke eta Forrest, UT2003ko lehiaketako lehen eta bigarrenak.
Ez dago batere gaizki, Quake3-ko lehiaketarik ez zela egon kontutan harturik. ¡4tik 3!
|
General info Euskal 12rako erreserben irekiera |
2004-Feb-10
Euskal Encounter 12rako erreserbak Apirilaren 15tik aurrera egin ahal izango dira.
Aurten 2560 ordenadoreentzako tokia izango dugu, lehengo urtean baino 512 (%25) leku gehiago.
|
General info Euskal Encounter 11ko argazkiak |
2004-Feb-10
Lehengo urteko zenbait argazki jarri ditugu ikusi ahal izan ditzazuen.
|
General info Leku aukeraketari buruzko inkesta |
2004-Feb-10
Eztabaida-lekuan inkesta bat jarri dugu lekua esleitzeko erabiltzen dugun sistemari buruz zuen iritzia jakiteko. Orain artekoa egokia iruditzen zaizuen ala beste sistema bat nahiago duzuen jakin nahi dugu.
Bestalde, beste inkesta bat dago datorren urtean takilak izateko aukerari buruz.
|
General info Euskal Encounter 11ko bideoa |
2004-Feb-05
Euskal Encounter 11ko bideoa deskargako prest jarri berri dugu. Xvid + AC3 formatuan dago eta 23 Mb-eko tamaina du.
|
General info Euskal 12ko eztabaida-lekua prest |
2004-Jan-26
Euskal Encounter 12ko eztabaita-lekua martxan jarri dugu. Euskal 11ko lekua irakurketa-soilik modura aldatu dugu.
|
General info Euskal Encounter 12aren gunea martxan |
2004-Jan-20
Euskal Encounter 12aren webgunea martxan jarri berri dugu. Hurrengo asteetan informazioa gehitzen joango gara.
|
|
|