Euskal Encounter 13 join the family!
Last update: 2005-Sep-29

Lehiaketa ez ofizialak

Aurten bultzada garrantzitsua eman nahi diegu lehiaketa ez ofizialeei,horretarako:

  • Zerbitzari, kontsola, software eta hardware.
  • Talde eta partaideen kudeaketarako intraneten integratutako aplikazioa.
  • Merezi duten lehiaketak "ofizializatu" eta sariak jarriko dizkiegu.

Partehartzaileek proposaturiko lehiaketa ez ofizial oro, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  • Lehiaketa ez ofizialetako antolatzaileek ezingo dute inolaz ere EEren kanpotiko diru laguntzailerik izan.
  • Lehiaketa ez ofizialetako antolatzaile batek diru laguntzaileen bat proposatu diezaioke EEri, eta harek EErekin batera erabakiko ditu sariak.
  • Erabat debekatuta dago joku ez ofizial baterako izena emateagatik dirurik kobratzea.

Lehiaketa ez ofizial bat antolatu eta goian aipatutakoa jaso nahi duenak igorri diezaiola posta elektronikoa jose@euskal.org ri honako hauekin:

  • Jokua, bertsioa, lehiaketa mota (liga, txapelketa, buruz buru, taldeka bada, zenbat partaide) modua (CTF, Muinoko errege, etab.)
  • Lehiaketa egiteko plangintza, zenbat pertsona, erabiliko diren baliabideak, zerbitzari, berezko sariak, lehiaketarako arauak, etab.
  • Antolatuko dituzten pertsona edo elkarteak, harremanetarako email helbideak, web orriak, lehiaketa antolaketan duten eskarmentua, etab.

Bideojoko lehiaketak antolatzen izandako eskarmentuari dagokion azken atal hori bereziki izango da kontutan. Nahiago ditugu lantalde antolatuak bakarkako pertsonak baino. Bai PC jokoetara, eta baita beste kontsoletara zabalik gaude.

Hauek dira gure ustetan antolatzaileen partetik laguntza jaso behar luketen lehiaketa ez ofizialak:

Compo Modo Organizador E-mail Web Kokapena
DDR Individual Ronaldo ronaldo@cheesetea.com http://www.cheesetea.com/ -
Medal of Honor TDM 3vs3 ZBon_DarkLegend cathedral_del_dolor@hotmail.com - -
Far Cry 4vs4 o 5vs5 Axelko axelko@timosoft.com - -
Mario Kart Individual Jon Ramírez jonkoman78@gmail.com http://jonkoman.blogspot.com/ -
Quake 3 Freeze 3vs3 Yezabel yezadp@hotmail.com - -
CS Source 5vs5 Clan Tsunamy wingtsunkungfu@gmail.com http://www.clantsunami.ngsites.com/ -
UT 2004 CTF 4vs4 ModPC euskal@mod-pc.com http://ut2004.mod-pc.com/ -
Battlefield 2 6vs6 Pollos Pelones kulag@kulag.net http://www.pollos-pelones.org/ BF71 a BF76
Wolfenstein Enemy Territory 5vs5 ModPC euskal@mod-pc.com http://wolfet.mod-pc.com/ -

Honako datuok eguneratu nahi duten antolatzaileek honako helbidera igorri dezakezue mezua jose@euskal.org. Helbide berera zuzendu zintezkete azkenengo orduko txapelketa beeriak proposatu nahi duzuenok, kontutan izanik epearen premia dela eta ezin dugula erantzungo dugunik ziurtatu.

Antolatzaileei arren eskatzen dizuegu arauak esan diguzuen web orrietan jartzen joan zaitezten. Eraberean Euskal Encounter 13an non esertzen zareten zuekin harreman zuzenetan jarri ahal gaitezen.

Balizko parte hartzaileek taulako web orrietara edota mail helbidetara jo beharko duzue duda, izen-emate eta abarrerako. Euskal Encounter-eko antolatzaileek ezin dezakete modu hontako arazorik konpondu, beraz zuen galderak behar den lekura zuzendu ditzazuen eskatzen dizuegu arren./p>

Milesker denori!

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!