Euskal Encounter 14 Coding your life!
Azken eguneraketa: 2007-urt-30
Orokorra
Euskal Encounter 15

2007-urt-30

Euskal Encounterraren web berria laster egongo da prest. Gogoan izan hamabostgarren edizioa 2007ko uztailaren 20tik 23ra bitartean izango dela.


Orokorra
Extraneta ixten da eta intraneta zabaldu

2006-uzt-21

Ordu bete barru akreditazioa hasiko da BECen beraz extraneta itxiko dugu eta BECean bertan dugun intraneta zabaldu.

Hemendik aurrera zuen gestioak BECen bertan egin beharko dituzue edo Olatzi idatziz ( olatz@euskal.org )

Party zoriontsua opa dizuegu.


Orokorra
Zozketa BAR BEC!-en.

2006-uzt-20

BAR BEC! kafetegiak egunero zozkatuko ditu 10 pasta plater edota bokatak (zerorrek erabaki) egunero euren web orrian jarriko duten galderari eguerdiko hamabiak baino lehen erantzuten dutenen artean.

www.cafesdebilbao.net


Orokorra
Hitzaldiak.

2006-uzt-14

Partyan izango diren hitzaldiei buruzko informazioa argitaratu berri dugu.


Orokorra
Bazkaria.

2006-uzt-13

Kafetegiak eskeiniko duen zerbitzuari buruzko informazioa argitaratu dugu.


Orokorra
Takilak.

2006-uzt-12

Aurtengoan ere takilak alokatzeko aukera izango duzue.


Jokuak
Joku ataleko informazioa.

2006-uzt-11

Joku atalari dagokion informazioa argitaratu berri dugu.


Orokorra
Erretzea debekatuta dago BEC-eko esparruan.

2006-uzt-10

Tabakoari dagokion lege berriaren ondorioz erabat debekatuta dago BEC barruan erretzea, baita kafetegian ere. 3eta 5 eraikinen artean leku berezia prestatuko da erretzaileentzat.


Orokorra
Aparkalekuari buruzko informazioa.

2006-uzt-07

Aurtengo ediziorako aparkalekuari buruzko informazioa argitaratu berri dugu.


Software librea
Software libre atala.

2006-uzt-05

Software libre ataleko informazioa argitaratu berri dugu.


Besteak
Reciclanet.

2006-uzt-05

Reciclanet-ek partyan egingo dituen ekintzei buruzko informazioa argitaratu berri dugu.


Hardwarea
Epaileen arauak argitaratutak.

2006-uzt-03

Modding lehiaketetarako epai-mahaiari buruzko informazioa argitaratu berri da.


Scenea
Epaileen arauak argitaratutak.

2006-eka-30

Eszenako sekzioan iadanik argitaratutak daude aurten epaileentzako erabiliko ditugun arauak. Aldaketa batzuk daude, beraz begiradatxo bat bota iezaiezue.


Orokorra
Pantaila alokairu sistema martxan.

2006-eka-27

Pantaila alokairu sistema jadanik martxan dago.

Irakurri zerbitzuaren araudia arretaz monitore bat eskatu aurretik.


Besteak
RetroEuskal atala argitaratua.

2006-eka-27

RetoEuskal’06-ari buruzko informazioa argitaratu berri dugu.


Orokorra
Eszenarako lekuen desblokeaketa.

2006-eka-22

Ekainaren 23an, goizeko 10:30tan, eszenarako erreserbatutako lekuetatik, okupatu gabe jarraitzen dutenak desblokeatu egingo ditugu.

Momentu horretatik aurrera edozein partehartzailek aukeratu ahal izango ditu leku horiek. Gogoratu leku aldaketa edozein momentuan egin dezakezuela extranetaren bidez.


GameGunea
GameGune sailkatze saioak.

2006-eka-07

Asturias eta Cordoban egingo diren GameGunerako bi sailkatze saioei buruzko informazioa argitaratu berri dugu.


Hardwarea
Punta-puntako Overclock erakustaldia.

2006-eka-05

Partyan izango den punta puntako Overclock erakustaldiari buruzko informazioa argitaratu berri da.


GameGunea
2006.ko Gamegune.rako sailkatzailea - Bilbo.

2006-mai-23

Jadanik ohikoa bilakatzen ari den moduan 2006.ko Gameguneak sailkatzaile bat izango du Bilbon. Oraingoan ere sailkatzailea zoR-ek antolatuko du.

Hona hemen informazio zehatza:

- Data: Ekainak 24 eta 25.
- Lekua: ciber konekta2 Bilbao, www.konekta2.com

Edozein duda argitu ahal izateko, antolatzaileek honako e-mail helbidea eman dute: jontorrado@gmail.com


Besteak
Pump It Up atala argitaratua.

2006-mai-16

Erantsitako estekan ikus dezakezuenez party-an egingo diren Pump It Up ekintzei buruzko web atala argitaratu berri dugu.


Orokorra
Ostatuari buruzko informazioa.

2006-mai-16

Novotel Bilbao Barakaldo Hotelak egin digun eskeintza berezia argitaratu berri dugu.


GameGunea
Iragarpena: Gamegunerako sailkagarria Lleidalanparty-n.

2006-api-12

Lleida Gaming Contest, hots, Lleidalanparty-aren joku lehiaketa profesionalaren barne, sailkatze saio bat izango da 2006.ko Gamegunerako baliagarria izango dena. Antolatzaileek 1200€.tako diru saria emango diote irabazleari, eta baita 800€ lehenik sailkaturiko bi taldeentzat ere. Eraberean, talde irabazlearen sei ordezkariei Euskal Encounter 14.rako sarrera ordainduko du eta haiek Gamegunean izan daitezen ziurtatu.

Informazio gehiago www.lleidalanparty.com


Jokuak
Jokuei buruzko atala argitaratua.

2006-api-11

Jadanik argitaratu dugu joku amateur-ei buruzko zenbait informazio.


Orokorra
Erreserba epea hasi da.

2006-api-06

Jadanik tokia erreserbatu dezakezue extranetean.

Horretarako estranetera sartu zaitezkete eskubiko menuko esteka erabiliz.


Orokorra
Eserlekuen mapa argitaratua.

2006-api-05

Eskubiko menuan ikus dezakezuen bezala, jadanik atzigarri daukazue eserlekuen mapa.

Oraindik ezin da tokirik erreserbatu baina joan zaitezte pentsatzen non eseri nahiko zenukete.


Orokorra
Partyaren lehen renderrak.

2006-api-03

Party tokiaren renderrak argitaratu ditugu eserlekuen banaketa zein izango den ikusten joan zaitezten.


Scenea
Eszenari buruzko atala argitaratua.

2006-mar-30

Jadanik argitaratu dugu eszenari buruzko zenbait informazio.


Orokorra
Erreserben hasiera data.

2006-mar-30

Erreserbak apirilak 6an, osteguna, arratsaldeko 16.00etan irekiko dira.

Momentu horretatik aurrera leku bat erreserbatu ahal izango duzue extranetean. Erreserba burutzean e-mail bat bidaliko zaizue ze kontutan eta nola ordaindu adieraziz.

Zure ordainketa baieztatzen dugun bezain pronto zure lekua aukeratu ahal izango duzu extranetean. (Talde bateko kidea bazara lehendabizi zuen talde administrariak taldean zehar banatuko dituzuen tokiak aukeratu beharko ditu).


Orokorra
Izenemate-orria.

2006-mar-30

Izen-emateak kudeatzen dituen softwarearen akats bat dela-eta, izen-emate orriko eremu batzuk ez dira beteak izan.

Zuen izen-emate orria guztiz betea dagoela begiratzea eskatzen dizuegu.

Milesker!


Orokorra
Preinskripzio prozesuaren irekierarako data.

2006-mar-16

Preinskripzio prozesua Martxoak 17-an hasiko da.

Egun honetan zear hesteka bat ageriko da webgune honen eskubiko menuan. Hesteka honen bidez extranetera jo ahal izango dezute preinskripzio prozesua hasteko. Toki erreserbak gutxienez aste pare bat beranduago hasiko dira.

Izan gogoan aurreko edizioren batean alta eman bazenuten jadanik ez dituzuela datu guztiak bete behar.


Orokorra
Euskal Encounter 14aren gunea martxan.

2006-mar-03

Euskal Encounter 14aren webgunea martxan jarri berri dugu. Hurrengo asteetan informazioa gehitzen joango gara.


RSS feed

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Babesleak

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.0.1

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!