Azken berriak

Emaitza orria eguneratua
Scenea - 2001-Aug-29 19:36 CET, Enlar/Euskal.org

Emaitzen orria azken bertsiotarako estekekin eguneratu da: Concept-en "Kinetik" 64k-tako intro irabazlea, eta Stravaganza-ren "Oddysey" demotako txapeldunordearen estekak prest dituzue.

Azken bertsioen URLak enlar@euskal.org-era bidal ditzakezue.

Link

Lanetarako estekak konponduak
Scenea - 2001-Aug-08 16:59 CET, Enlar/Euskal.org

Chanka eta Concept-en 64k introtako estekak konpondu berri ditugu. Mesedez, abisa iezaguzu beste akatsik aurkituz gero (enlar@euskal.org)
Link

Azken emaitzak prest
Scenea - 2001-Aug-02 00:50 CET, Enlar/Euskal.org

Partyko scene lehiaketetako azken emaitzan prest dituzue. Aldaketa bat dago partian aurkeztu genituen emaitzekiko, Unknown taldearen izena gure zerrendetatik "desagertu" baitzen partyan. Gure barkamen jatorrena sortutako eragozpenengatik.
Link

Epaimahaien aukeraketa atzeratua
Scenea - 2001-Jul-25 13:48 CET, Enlar/Euskal.org

Gure internet-eko zerbitzariarekin izandako errendimendu arazoak direla eta, epaimahaien aukeraketa atzeratu dugu; ostegunean zehar egingo dugu partyko intranetetik (www.ekparty.org)

Epaimahaien aukeraketa atzeratua
Scenea - 2001-Jul-21 15:04 CET, Enlar/Euskal.org

Arazo teknikoak direla eta, lehiaketetarako epaimahaien aukeraketa sistemaren martxan jartzea atzeratzera behartua ikusi dugu gure burua. Astelehen goizean zehar martxan jartzea espero dugu.

Party lekuaren kokapena
Antolakuntza - 2001-Jul-18 22:39 CET, Enlar/Euskal.org

tALSit-ek partyaren gunearen kokapena zehazten duen mapa bat prestatu du, inor gal ez dadin.
Link

Partyko sarea
Antolakuntza - 2001-Jul-18 22:35 CET, Enlar/Euskal.org

Partyan izango dugun sarearen azalpena prest duzue (gazteleraz). Laburtuz, gigabit-eko backbonea izango dugu, zuen ordenagailuak 10/100 switchetara konektatutak egongo direlarik.
Link

Autbousa Galiziatik
Antolakuntza - 2001-Jul-15 22:46 CET, Enlar/Euskal.org

Azkenean, badirudi AMIGA elkarteak autobusa antolatuko duela Galiziatik.
Link

Erreserben ezeztapena
Antolakuntza - 2001-Jul-15 19:04 CET, Enlar/Euskal.org

Asteartea 17rako erreserbaren ingresua egin ez duten denei, aukeratutako lekuaren erreserba kenduko diegula ohartarazten dizuegu. Ordainketa egin ez duten guztiei mezu bat bidali zaie.

Bestalde, gogorarazi erreserba egiteagatik duzuen deskontua ingresua 17rako egiten baduzue bakarrik aplikatzen dela. Bestela, sarrera osoa ordaindu beharko duzue partyan bertan.


Juratuen aukeraketa
Scenea - 2001-Jul-15 13:32 CET, Enlar/Euskal.org

Datorren asteko astelehen edo asteazken gauean martxan jarriko dugu lehiaketetako juratuen aukeraketa sistema. Partyra datorren edozein pertsona aukeratu ahal izango da, honek Scenean interesa badu. Hortaz, bozkatu ahal izango diren pertsonak erreserba datu-basean daudenak izango dira, Scenean interesa dutela markatuta izan beharko dutelarik beraien datu fitxan.

Tarragonatik kotxea
Antolakuntza - 2001-Jul-14 19:53 CET, Enlar/Euskal.org

Tarragonatik etorriko den kotxe batean 2 leku libre daude. Informazio gehiago bustrip-en orrian.
Link

Jokuen orria eguneratua
Jokuak - 2001-Jul-14 19:48 CET, Enlar/Euskal.org

Zuen eskaerak direla eta, UT CTF lehiaketaren jokalari kopurua 4 pertsonako taldetara zabaldu da. Jokalari bakoitzeko sariak piska bat aldatu dira, baita ere. Datuak Jokuak > Unreal Tournament barruan ikus ditzazkezue. UT CTF-rako izen-emateak irekiak daude jada, eta ez da bestelako aldaketarik egingo lehiaketa ofizialetan.

Bestalde, orain arteko erregistratuen zerrenda eguneratua daukazue. Lehiaketa bakoitzaren bukaeran esteka bat duzue.


Erreserben amaiera aurreratua
Antolakuntza - 2001-Jul-11 21:51 CET, Enlar/Euskal.org

Erreserbak egiteko azken eguna aurreratu egin dugu: uztailaren 15. Egun horren ondoren ezin izango da erreserbarik egin.
Link

Taberna zerbitzua: zuzenketa
Antolakuntza - 2001-Jul-11 21:48 CET, Enlar/Euskal.org

Akats bat zegoen taberna zerbitzuaren informazio orrian: gosariaren prezioa 250 pta. izango dira.
Link

Partyan janaria
Antolakuntza - 2001-Jul-09 22:43 CET, Enlar/Euskal.org

Partyan zehar izango dugun jangela zerbitzuari buruz informazioa jarri berri dugu.

Lau eguneratarako janaria aurretik erreserbatuta dirua aurrezteko aukera dago.

Link

Gobidapen introak aurkeztuak
Scenea - 2001-Jul-05 16:35 CET, Enlar/Euskal.org

Mankind eta Chanka Team-ek Euskal 9rako gonbidapen introak aurkeztu berri dituzte, Amiga eta PCrako, hurrenez hurren. PCko introa egikaritu aurretik programa guztiak ixtea gomendatzen dizuegu.

Leku berrien erreserba
Antolakuntza - 2001-Jul-05 11:14 CET, Enlar/Euskal.org

Gogorarazi nahi dizuegu, palko berrietan lekua erreserbatzeko, lehenengo erreserba sisteman alta eman behar duzuela, eta ondoren olatz@euskal.org helbidera mezu bat bidali zuen partehartzaile kodearekin.

Datu-orria eguneratua
Antolakuntza - 2001-Jul-04 13:22 CET, Enlar/Euskal.org

Datu-orria eguneratu dugu ordenadorea eta janariari buruzko galdera pare batekin. Galderak erantzungo bazenituzte asko eskertuko genizueke.
Link

Ohar garrantzitsua
Antolakuntza - 2001-Jul-04 00:50 CET, Enlar/Euskal.org

Aukera guztiak aztertu ondoren, 240 ordenadore gehiagorentzako lekua emango diguna aukeratu dugu, guztira 1271 ordenadore eta 2.300 pertsona inguru biltzea ahalbidetuz. Hala ere, zuen laguntza eskazen dizuegu partyan ahal bezainbesteko jendea kokatu ahal izateko, horretarako jarraiko puntuak kontutan hartzeko eskatzen dizuegularik:

- Lekua soilik ordenadorea ekarri behar baduzue hartu. Norbaiti laguntzen bazatoz edo ordenadorerik ekartzen ez baduzu, bidali mezu bat olatz@euskal.org helbidera, zure lekua libratu dezagun zure sarrera-erreserba mantenduz. Hartutako lekua zuk ere libra dezakezu, "Partehartzaile menuan", lekuaren gainean klikatu eta ondoren lekua libratzeko aginduz.

- Leku bakoitzean ordenadore 1 eta 2 eserleku daude.

- Leku bakoitzak entxufe bat eta RJ45 kable bat du, gogora ezazue lapurra ekarri behar duzuela monitorea edo gehigarriak konektatzeko.

- Apuntatu ondoren azkenean etorri behar ez zaretenok, bidal ezazue mesedez mezu bat olatz@euskal.org helbidera zuen Partehartzaile Kodearekin baja emateko.

- 240 leku berriak ezin izango dira automatikoki erreserbatu; lekurik ez duzuenok, edo lekuz aldatu nahi duzuenok, mezu bat bidal iezaiozue Olatz-i: olatz@euskal.org

- 240 leku berriak F.Buesa Arenako goikaldean daude, pantailarekiko ikuspuntu ona dute eta 24 ordenadore eta 48 pertsona sartzen dira, palko bakoitzeko. Noski, sarera eta interneterako konexioa ere badute.

- Asteazkean datu basean eremu berri bi jarriko ditugu. Bata ordenadorea ekarriko duzuen jakiteko, bestea partyan bertan jateko asmoa duzuen jakiteko, ahal duzuenean, arren, erantzun galderein zuen informazio orrian.

- Erreserba egin ondoren ordainketak egiteko epea 5 egunekoa da.

- Menus, Pizza, Hamburgesa eta gosari zerbitzua izango dugu, egun batzuen buruan zerbitzu hauek eta beraien prezioak erakutsiko ditugu; bitartean zuen asmoak adieraz diezazkigukezuete datu-orrian bertan jateko asmoa duzuen erantzunez.


Milesker zuen lankidetzagatik, denon artean Euskal 9a inoiz izan zareten party onena bihurtzea espero dugu.

Sabino San Vicente
sabino@euskal.org


Mapa orria eguneratua
Antolakuntza - 2001-Jul-04 00:45 CET, Enlar/Euskal.org

Mapa orria eguneratua duzue leku berrien kokapenarekin.
Link

Flash lehiaketako arauak aldatuak
Web Teknologia - 2001-Jul-04 00:40 CET, Enlar/Euskal.org

Flash lehiaketako arauak aldatu dira (Flash 5, iturburuak entregatu behar dira).
Link

Madrid-etik autobusa
Miszelanea - 2001-Jul-04 00:35 CET, Enlar/Euskal.org

Ago Madrid-etik autobus bat antolatzen ari da. Informazioa autobusen orrian duzue.
Link

Lekuak agortuak
Antolakuntza - 2001-Jul-01 23:23 CET, Enlar/Euskal.org

Ikusi ahal izango zenuten bezala, 4 egunetan partyan ordenadoreak jartzeko lekua agortu zaigu. Jende asko kanpona gelditu dela dakigunez, arazo hone irtenbide bat emateko bidean gaude. Egun batzuen buruan honen inguruan berriak izango dituzue.

Erreserba sistema martxan!
Antolakuntza - 2001-Jun-27 19:11 CET, Enlar/Euskal.org

Prest duzue erreserba sistema! Zuen datuak eman eta lekua erreserba dezakezue.
Link

Erreserbak...
Antolakuntza - 2001-Jun-26 22:42 CET, Enlar/Euskal.org

Bihar gauerako (ostirala), erreserba sistema prest izango duzuela zin egiten dizuegu. (dagoeneko betatesting egiten ari gara).

Erreserba sistema atzeratuta
Antolakuntza - 2001-Jun-23 13:36 CET, Enlar/Euskal.org

Errerba sistemaren hasiera atzeratzera behartuta aurkitu gara, arazo tekniko batzuk direla-eta. Astelehen gauerako martxan egotea espero dugu.

Sistema semiautomatikoa izango da: lehenengo sisteman alta eman beharko duzue zuen datuekin, eta ondoren partyan egon nahi zenuketen lekuarentzako eskaera egin. Talde eskaerak egitea ere posible izango da, lagunen ondoan jar ahal izan zaitezten.


Joku bozketak itxiak
Jokuak - 2001-Jun-19 16:15 CET, Enlar/Euskal.org

Euskal 9rako joku lehiaketetarako bozketak itxi dira. Milesker iritzia eman duzuen guztioi, zuen gustuko joku lehiaketak antolatzen laguntzeagatik!

Erreserba sistema atzeratua
Antolakuntza - 2001-Jun-18 12:10 CET, Enlar/Euskal.org

Denbora-arazoak direla-eta, erreserba sistemaren garapena atzeratu egin da. Ostiralerako prest edukitzea espero dugu.

Estekak eguneratuak
Scenea - 2001-Jun-18 12:08 CET, Enlar/Euskal.org

Centosis taldearen web orrirako esteka eguneratu dugu.
Link

4k Introen arauak eguneratuak
Scenea - 2001-Jun-15 12:49 CET, Enlar/Euskal.org

4K Introen lehiaketako arauak eguneratu berri ditugu: 3Dko azeleragailua erabiltzeko debekua kendu dugu.
Link

Eguneraketak
Antolakuntza - 2001-Jun-15 12:47 CET, Enlar/Euskal.org

Argibide gehiago atala eguneratu dugu, eta baita atal berri bat eratu ere: Web Teknologia atala. Bertan bi lehiaketa berri izango dira: Web Orri lehiaketa eta Flash intro lehiaketa. Java Demoak ere bertan egongo dira.

Euskal 9aren elkarrizketa gunea
Antolakuntza - 2001-Jun-14 11:17 CET, Enlar/Euskal.org

Euskal 9ari buruzko elkarrizketa toki bat prestatu dugu http://foros.canal21.com/euskal/ helbidean.



Sceneko estekak eguneratuak
Scenea - 2001-Jun-12 17:01 CET, Enlar/Euskal.org

Sceneko estekak eguneratu berri ditugu. Milesker zuzenketak bidali dizkiguten denei.

Talde berri bat dugu (Bioxphere), Cimedia-ren orria eguneratu da eta ez zebiltzan esteka ugari kendu dira.

Ez ahaztu zuen estekak bidal ditzazkezuela enlar@euskal.org helbidera.

Link

Joku lehiaketen sariak eguneratuak
Jokuak - 2001-Jun-12 16:56 CET, Enlar/Euskal.org

Jokuen sariak eguneratu ditugu.
Link

Sarreren erreserba
Antolakuntza - 2001-Jun-10 22:39 CET, Enlar/Euskal.org

Sarreren erreserba aste baten buruan egin ahal izango da, arazorik ez bada behintzat. Mesedez, ez zaitezte urduritu! Izan ere mezuk batzuk jaso ditugu; ageri denez zuetako batzuek erreserbak egiteko epea bukatu dela uste zenuten...

Euskal 9ko prentsa-booka eguneratua
Antolakuntza - 2001-Jun-07 13:01 CET, Enlar/Euskal.org

Euskal 9ko prentsarako book-a eguneratu berri dugu.
Link

Partyan jolastuko diren jokuak aukeratuak
Jokuak - 2001-Jun-06 12:42 CET, Enlar/Euskal.org

Aurtengo Euskalean jolastuko diren joku eta modalitate batzuk jada aukeratu digutu.

- Half-life Counterstrike 5eko taldetan.
- Starcraft 2ko taldetan.
- Unreal Tournament, Capture de Flag 2ko taldetan.
- Quake 3, 1 vs 1.
- Quake 3, Team Deathmatch 2ko taldetan.

Hala ere aukeraketa ez dago itxita. Zuen iradokizunak eta iritziak bidaltzen jarrai dezakezue joku lehiaketei buruz jose@euskal.org helbidera.

Laster weban izango dira orduak eta izen-emate sistema bat.


Euskal 9aren prentsa book-a prest
Antolakuntza - 2001-Jun-06 12:13 CET, Enlar/Euskal.org

Prest duzue Euskal 9aren prentsarako book-a.
Link

Esteken orria eguneratuta
Scenea - 2001-Jun-06 12:10 CET, Enlar/Euskal.org

Esteken orria eguneratu dugu, egungo Euler Proiektuaren helbidearekin.
Link

Java Demo lehiaketako arauak eguneratuta
Scenea - 2001-Jun-06 12:03 CET, Enlar/Euskal.org

Java Demo lehiaketako arauak eguneratu ditugu. Arren, ez bidali mezurik SiN-i, berak ez baitu atal hori eramaten aurten. Zuen iritzia BP-ri (bp@fuzzion.org) edo Enlar-i (enlar@euskal.org) bidal diezaiokezue.
Link

Linux atalaren informazioa
Linux - 2001-Jun-05 12:01 CET, Enlar/Euskal.org

Jada eskuragarri duzue Linux atalari buruzko zenbait informazio.
Link

Eguneraketa batzuk
Antolakuntza - 2001-Jun-05 12:00 CET, Enlar/Euskal.org

Instalazio atala eguneratu da. 29ko gauean partyan bertan lo egiteko aukera izango da.

Euskal 9 weba sarean
Antolakuntza - 2001-Jun-04 14:14 CET, Enlar/Euskal.org

Azken astetan lan gogorra egin ondoren, azkenik hemen duzue Euskal 9ko web orria.

Euskal 9ak egun bat gehiago izango du
Antolakuntza - 2001-May-30 00:00 CET, Enlar/Euskal.org

Zuen eskaera etengabeei erantzunez, partyaren luzapena zabaldu dugu; horrela, partya Uztailaren 26ko goizean hasiko da, eta 25eko gauean partyan bertan lo egin ahal izango duzue.

Partyrako sarreraren prezioa ere badugu: 2.000 (12.02 euro).


Euskal 9rako tokia eta egunak
Antolakuntza - 2001-May-24 00:00 CET, Enlar/Euskal.org

Euskal 9a Gasteizen izango dela iragartzen dizuegu. Lekua Fernando Buesa Arena izango da (Tau Ceramicas Baskoniaren aretoa) eta egunak Uztailaren 27, 28 eta 29. Aurki web orrian izango duzue informazio osoa.

Jokuak eta logo lehiaketako saria
Jokuak - 2001-May-09 00:00 CET, Enlar/Euskal.org

Zuen iritzia jakin nahi genuke: Ze jokutara jolastu nahi duzue Euskal 9an? Ze mod dira interesgarrienak? Zein modalitate? Bururatzen zaizuen edozein iradokizun jose@juegos21.comra bidal dezakezue.

Logo eta kamiseta lehiaketaren irabazleari (Iterface) bere saria (gForce2 txartel grafikoa) partyan bertan emango diogu, bere lan onak merezi duen txaloa jaso ahal izan dezan.

Gogor ari gara lanean aurtengo web orria prestatzen eta lekua eta datari buruz azken kontuak lotzen; aste baten buruan informazioa webean jartzen hasiko gara.


Logo lehiaketako irabazlea
Miszelanea - 2001-May-02 00:00 CET, Enlar/Euskal.org

Logo eta kamiseta lehiaketarako garailea badugu! Interface da irabazlea eta logoa esteka jarraituz ikus dezakezue.

Partyari buruzko informazio osoa prestatzen ari gara; aste pare batean hementxe jartzen hasiko gara.

Link

Logo lehiaketako entregatze-data atzeratua
Miszelanea - 2001-Feb-10 00:00 CET, Enlar/Euskal.org

Arazo batzuek direla eta, kamiseta eta logoen lehiaketaren epea Otsailaren 28ra atzeratu da. Oinarriak laister egongo dira prest. Ez da kolore kopuruan murriztapenik izango.

Era berean, Euskal 8ko sariekin norbaitek oraindik arazoak baditu, kontaktuko telefonoa aldatu da. Berria honako hau da: 656308946


Euskal 9rako logo lehiaketa
Miszelanea - 2001-Jan-19 13:47 CET, Enlar/Euskal.org

Euskal 9 logoa eta kamisetak diseinatzeko lehiaketa bat egongo da. Nahi duenak har dezake parte bertan eta egin behar den gauza bakarra partyarentzako logo eta kamiseta bat diseinatzea da. Lehiaketaren oinarriak laister jarriko ditugu hemen. Deadlinea Otsailaren 15a izango da, eta sariaren irabazlea Otsailaren 20ean jakinaraziko da.

Euskal 8 sari-arazoak konponduta
Antolakuntza - 2001-Jan-19 00:00 CET, Enlar/Euskal.org

Euskal 8ko sariekin egon diren arazoak konpondu dira. Norbaitek arazorik izaten jarraitzen badu, arren deitu 656-728221 (Olatz Zabaleta) telefonora.

Created dynamically by EuskalNews, heavily based on HotNews 0.6.1ß