INSTALAZIOAK

Partya ospatzeko Fernando Buesa Arena kiroldegi guztia izango dugu guretzat. Saskibaloiko kantxa nagusian ordenadoreentzako mahaiak eta proiekzio pantailak izango ditugu.



Kantxaren inguruan areto ugari daude; horietako bi lo egiteko erabiliko ditugu, bat mutilentzat eta bestea neskentzat. Areto hauek lurrean moketa dute, eta ez da leku arazorik izango.

Mutilentzako 5 aldagela izango ditugu dutxekin, eta neskentzako dutxadun aldagela bat ere izango dugu.



Beste areto bat izango dugu hitzaldiak bertan izateko, partyko zaratatik urruti.

Azkenik, epaimahaiak elkartzeko beste areto bat ere izango dugu, lehiaketetan aurkeztutako lanak epaimahaikideek patxaraz aztertu ahal izan ditzaten.