Self Service - Jatetxea
Aurten Euskal Encounterren catering zerbitzua izango dugu.
Txartel baten erreserba estranetetik egingo da. Ordainketa konfirmatua duzuenok aukera bat gehiago izango duzue estranetean erreserbei dagokien atalean bono bat eskatu ahal izateko.
Catering txartela eskatzeko azken eguna uztailak 22 da.
Guztien beharretara egokitu nahi dugunez, 4 modalitate eskaintzen dizkizuegu:
- 3 eguneko Txartela (Osteguna, Ostirala, Larunbata): 48,05€
. Osteguna: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Ostirala: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- 3 eguneko Txartela + Asteazkeneko Afaria: 55,70€
. Asteazkena: Afaria
. Osteguna: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Ostirala: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- 3 eguneko Txartela + Igandeko Gosari eta Bazkaria: 58,00€
. Osteguna: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Ostirala: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Igandea: Gosaria+Bazkaria
- 3 eguneko Txartela + Asteazkeneko Afaria + Igandeko Gosari eta Bazkaria: 65,65€
. Azteazkena: Afaria
. Osteguna: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Ostirala: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Igandea : Gosaria+Bazkaria
Aukeratutako modalitatearen ordainketa partyra iritsi bezain pronto egin beharko da, kafetegian.
Catering ordutegia:
Gosariak: 07:00 - 13:00
Bazkariak: 13:30 - 16:00
Afariak: 20:30 - 23:00
Self service menua
Gosarirako Colacao edo kafea, opil bat eta zukua emango da.
Menu mota:
- Lehenengo platera:
Era askotako entsaladak: misto, hegazti eta ananena
Entsaladilla errusiarra
Dilistak
Barazki menestra, barazki salteatua, lekak patatekin
Espagetiak bolognako erara, ravioliak tomatearekin, barazki/haragi lasagna, haragi kaneloiak
Arroza tomatearekin, paella
Noodles, fideua
- Bigarren platera:
Bakailaoz/haragiz betetako piperrak
Arraia labean/plantxan/gainerreta, legatza frijitua
Txahal erregosia/gisatua
Txerri txuleta plantxan
Saiheskia errea
Haragi-bolak
Oilasko errea, Oilasko-izterrak, oilasko-hegalak, txitxi-burruntzia
Hanburgesa
Solomoa arrautzaztatua
Patata-arrautzopila
- Postrea:
Fruta
Jogurta
Era askotako tartak
Ogia eta ura